Biderik egokiena zuzenean Udal Euskaltegira jotzea duzu. Bertan emango dizute dauzkaten ikastaroen gaineko informazioa. Irizar Jauregian (Barrenkalea 33) dago eta bertako telefonoa honakoa da: 943 76 44 53. Webgune honetan ere baduzu informazioa. 

Barnetegian ikasi nahi baduzu, berriz, aukera zabala izaten da, bereziki, udan baina urtean zehar ere badago aukera: Lazkaoko Maizpide euskaltegia, Zornotzako barnetegia, Foruko barnetegia (AEK)... Informazio zehatzagoa nahi baduzu, Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakezu.