Liburutegien Nazioarteko Eguna da urriaren 24a. Egun horren testuinguruan, Bergarako Udal Liburutegiak hainbat ekimen antolatu ditu:

Urriaren 24an eta 25ean, Gau beltzari buruzko kontaketak. LH 3. mailako ikasle guztiek parte hartuko dute, hiru taldetan banatuta, eskola ordutan.

Urriaren 25ean, berriz, HHko 5 urtekoentzat, 'Kar-Kar' ipuin kontaketa saioa, Maite Frankorekin. Haur liburutegian egingo da saio librea, 17:30ean.

Egun berean, baina 19:00etan, 'Berrogeita hamar' ipuin kontaketa, hau ere Maite Frankok egingo du, liburutegian izango da, 19:00etan.

Arloa: