Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO ELEKTRIZITATEKO ARDURADUNA kontratatzea, mugagabeko kontratuarekin hasieran (txandakako kontratu bidez) eta kontratu finkoarekin horren amaieran.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C1 azpitaldekoa da, eta 13. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber 3. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da. Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.