Eguna eta ordua: 
Urriak 16, Larunbata, 09:00etan
Non: 
Deba ibaia

Bergararrok bederatzigarren urtez jarraian Epeletik Osintxurainoko erreka tartea garbituko dugu, Bergarako Erreka Garbiketa Batzordeak egindako deialdiari jarraituz. Ekimenak Bergarako Udalaren laguntza du. 09:30ean elkartuko dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegia, Osintxu eta Seminarioko patioan. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egiten diete herritarrei.

Izen ematea: urriaren 14a baino lehen egin behar da. Hurrengo bideetatik: •Agorrosinen: harreran edo telefonoz. •E-mailez: errekagarbitzeko@gmail.com

Erreka hainbat zatitan banatuko da eta talde bakoitzak zati bat garbitzeko ardura izango du. Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da. Izena ematen duten 14 urtetik gorako parte-hartzaileek asegurua izango dute. 14 urtetik beherakoek ere parte har dezakete gurasoen (edo helduen) erantzukizunpean.

Gomendioak Arropa zaharra jantzi. Oinetako egokienak mendiko bota zaharrak edo zapatila zaharrak dira, orkatilak ondo lotuta izan eta bihurrituak saihesteko.

Garbiketarako materiala Udalak jarriko du baina animatu eta ekarri etxean dituzuen eskularru, guraizeak…

Elkartzeko guneak Elkartzeko hiru gune aurreikusten dira. San Antoniotik Epelera bitarteko tartea garbitu behar dutenak Labegaraietako kiroldegian (bizikletak ekarri tramoetara joateko) elkartuko dira. Erdigunea, Poligonoa eta Mekolalderainokoak (bizikletak ekarri), Seminarioko patioan. Osintxu ingurukuak, Osintxun bertan.