Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO OBRETAKO OFIZIAL IGELTSEROA kontratatzea, kontratu finkoarekin.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.
Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.
Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak bigarren lanpostu bat betetzea ere erabaki dezake.