Eguna eta ordua: 
Uztailak 9, Ostirala, 22:00etan
Helbidea: 
Espoloia
Prezioa: 
0.00 €

Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Cherry Boopers, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan.
Batxzutan The Runaways urrezko garaia ekartzen du akordura, Joan Jett onena buru duela, Patti Smith kontestatario baten bahetik eta Virginia Fernandezen nortasun harrigarritik pasata. Baina, batez ere, rock talde baten sendotasun ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa. Hori guztia Virginiak duen ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.