Bergaran Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II. protokoloa 2023
Bergaran Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II. Protokoloak inplikatutako zerbitzu eta administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzea helburua du, arreta integrala, arina eta kalitatezkoa bermatzeko (detekzioa, babesa, laguntza eta erreparazioa), udalerrian indarkeria matxisten aurrean prebentzioa eta etengabeko hobekuntza indartuz.
Protokoloa 2023ko urriaren 30eko udalbatzan onartu zen, eta honako erakunde hauek sinatu zuten: Bergarako Udalak, Bergarako Osasun Zentroak, Ertzaintzak, Martxanterak talde feministak eta udalerriko ikastetxe guztiek.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 2.04 MB |
