Udalaren asmoa da Administrazioko prozesuak erraztea, burokraziak kentzea eta izapideak sinplifikatzea, beti ere indarrean dagoen legedia betetzeko bermearekin. Udalak komenigarritzat jotzen du proiektu tekniko bat aurkeztea eskatzen ez duten garrantzi txikiko obren zati baten eskaera eta izapidetzea arautzea, dagokion udal-lizentzia ahalik eta modu errazenean lortzeko.
Deskargatu testu osoa: