Eguna eta ordua: 
Abenduak 19, Larunbata, 19:00etan
Helbidea: 
Seminarixoa
Prezioa: 
8.00 €

“URRETXUTIK MUNDURA” OBRA Denon artean Iparragirreren musika gaurkotuko dute: Gorka Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz konposatu duen “Urretxutik Mundura” obra handia da proiektu honen muina. Iparragirreren melodia ezagunenen orkestrazioa eta bere obrak fusionatu ditu, “suite sinfoniko koral” forma bat sortuaz, non Iparragirreren eta bere biziaren paralelismoetan sakonduko du. “Bertso Intermezzoetan” Jon Maiak bere bertsoekin koerentzia eta batasuna emango dio obrari. Azken mugimenduan Gernikaren XXI. Mendeako euskal munduaren etorkizunerako proiekzioan sakoneratuko duen errezitatu batekin bukatuko da obra. Kontzertua bukatzeko, Iparragirreren obra ezagunetariko batzuen bertsio bereziak egingo dituzte.

EGITARAUA

- Urretxutik Mundura (Gorka Hermosa) I- Egunsentia Urretxun II- Europan Barrena III- Galtzaileen Alderdia IV- Hedonista Galanta V- Amodiaren Desenkantua: VI- Etorrera eta Ondarea

- Jaungoikoa Eta Arbola (J.M. Iparragirre/G. Mendibil)

- Beltzarana (J. M. Iparragirre)

- Zibilak esan naute (J. M. Iparragirre)

- Gernikako Arbola (J. M. Iparragirre)