Bi saio egingo dira 17:00etan eta 18:30ean.
Iraupena: 30 minutu.
Publikoa: 3 urtetik gorako publikoarentzat.
Helduak kupulan sartzen ahalko dira sartze bikoitz bati esker.
«O!» dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza prozesuan den solo honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitu, Beñat ermitaritxo bat edo izaki mitologiko bat. Mirespen hori lortzeko Pantxika Telleria koregrafoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoen esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin ; Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, kiribil bakarra behin eta berriz ere bilatzeko.