Urtero bezala aurten ere argitaratuko du Bergarako Udalak hurrengo urteko egutegia, herriko argazkilarien argazki ederrez hornitua.

Oraingoan ez da gai zehatzik finkatu eta Bergararekin lotutako edozein alderdi agertzen duten argazkiak aurkeztu ahal izango dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak… Edonola ere, Udalak herritarrak animatzen ditu euren argazkietan aurtengo pandemiaren lekukotasuna jasotzera.

Baldintzak:

-Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.

-Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan edo euskara@bergara.eus helbidera bidaliko dira.

-Aurkezteko epea: 2020ko irailaren 25a baino lehen.

-Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Ondorioz, Udalak argazkiok erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Bestalde, argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok. Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

Edozein argibidetarako euskara@bergara.eus helbidera idatzi.

Arloa: