Debagoieneko eta beste eskualde batzuetako udal liburutegiek Biblioporrak 2020 gida prestatu dute; aurten Bergarako Udal Liburutegiak koordinatu du.

Bertan jasota daude 0tik gorako haurrentzat, 6 urtetik gorakoentzat, 9 urtetik gorakoentzat, gazteentzat zein helduentzat liburu proposamenak; eta baita musika eta filmeenak ere.

Udal liburutegian edo hemen eskura dezakezu zure alea: biblioporrak_2020.pdf

Horrez gain, Udal liburutegitik gonbidatu nahi dituzte herritarrak udan E-liburutegia erabiltzera. Eta zerbitzu hori erabiltzeko edozein zalantza izanez gero liburutegira joan daiteke edozein zalantza argitzera.

Eranskinak: 
Arloa: