Balio dezala Domingo Irala kalean jarritako argazkiak eta gerora jarriko direnak gure iraganaz ikasi eta etorkizuneko Bergara irudikatzeko.

Honako irudia 1943ko Pazkoetakoa da, hain zuzen ere jaietako martitzeneko dantza txapelketakoa. Hau eta beste bi argazki ikusgai jarri ziren udal webgunean herritarrek aukeratzeko eta 248 pertsonek hartu dute parte.

Parte-hartzaile guztien artean Bergarako negozioetan gastatzeko bi bono zozketatu dira, eta irabazleak hauek dira: Maialen Marauri eta Jose Mari Larrañaga. Zorionak biei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

Udalaren asmoa da udal artxibo aberatsari ikusgarritasuna ematea eta gure iragana eta izana, gure ondarea, jendaurrera ateratzea. Udal Artxiboaren ondare aberatsa jendaurrera ateratzeko ekimena da hau. Udal Artxiboan 35.000 argazki daude digitalizatuta, eta beste bilduma asko paperean eta bestelako formatuetan. Hori guztia herritarren eskura jartzeko pauso berriak ematen dabil Udala.

Bertan jasota dagoena izugarrizko altxorra da, Bergara izan dena eta gaur egun dena modu ezin-hobean jasotzen duena. Asko ikasi dezakegu hortik. Gaurkoa pausoetako bat da, baina asmoa da argazki esanguratsuak atera, jendearen feedbacka jaso eta ahal den heinean erakusgarri jartzea.

Arloa: