Covid19 birusaren eraginez, Udalak zailtasunak ditu herritarrak aurrez aurre artatzeko.
 
Horregatik, herritarren tramiteak errazteko hainbat aldaketa eta berrikuntza egiten dihardu Udalak, beste erakunde batzuekin batera.
 
 

Kreditu finantziarioen kuoten atzerapena eskatzeko tramiteetarako erraztasunak jarri ditu Udalak

Etxebizitzetan erroldatuta egotearen errolda-egiaztagiria e-postaz eskatu ahal izango da.

Udal tramite ia guztiak telematikoki egin daitezke

Tramite gehienak egiteko ezinbestekoa da ziurtagiri elektronikoa izatea.