Errolda-ziurtagiria eskatzea hipotekaren eta hipotekakoa ez den finantza-maileguaren moratoria eskatzeko, ohiko etxebizitzaren alokairu errenta ordaintzeko laguntza eskatzeko edo langile autonomoentzako gizarte-bonua eskatzeko (EDL 11/2020)
Koronabirusak eragindako alarma-egoerak herritarrengan sortutako arazoei aurre egiteko Administrazio Zentralak hainbat neurri hartu ditu, eta horien artean daude lanpostua galdu duten edo diru-sarrerak asko murriztu zaizkien pertsonentzako hainbat neurri (kreditu finantzariotan –tartean ohiko etxebizitza erosteko hipotekarekin eskatutako maileguan– kuotak ordaintzeko atzerapena eskatzeko aukera, ohiko etxebizitzaren errenta ordaintzeko laguntza edo langile autonomoentzako gizarte-bonua).
Laguntza horiek eskatzeko, beste agiri batzuen artean, beharrezkoa da etxebizitzan erroldatuta dauden pertsonen errolda-egiaztagiria, aurkezten diren uneari eta aurreko sei hilabeteei erreferentzia egiten diena.
Hori dela-eta, Bergarako Udalak ezohiko prozedura bat onartu du, xede honetarako besterik ez, agiri hori egin eta e-mail bidez helarazteko.
Agiri hori udalak emateko F0174 inprimakia beteta eta adinez nagusiak diren denak sinatuta aurkeztu behar da, beraien NANen fotokopiekin batera. Dokumentu horiek honako helbidera bidali behar dira:
Gero, udalak dokumentazioa jasotakoan, nondik bidali den ikusi eta e-mail horretara bertara erantzunda bidaliko du erroldako agiria.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu udaleko 010 telefonora.
