Non: 
Irizar jauregia - Barrenkalea 33 - 3. solairua "Euskaldun berria" aretoa
Antolatzailea: 
Jardun euskara elkartea
Eguna eta ordua: 
Martxoak 31, Asteartea, 18:00etan
Hizkuntza: 
Euskaraz

LUMALTIK HERRIAK

Nor gara Herri zapatistei haien borrokan gure elkartasuna adierazi nahi diegun emakume eta gizon talde bat gara. Gure miresmena piztu dute 5 Karakolen bitartez eraikitzen ari diren burujabetasunak, komunitate indigenek eta, batez ere, emakumeak haien askatasuna lortzeko egiten ari diren lanak. Herri indigenen borroka eredugarria dela uste dugu bestelako mundu posibleen eraikuntzan; horregatik zapatismoaren babeserako oinarriei gure elkartasuna helarazteko antolatu gara.

Zer egiten dugu Matxinatutako herri indigenekin bat egitea erabaki dugu mundu hobeago baten aldeko haien borrokan. Indigenekin euren jatorrizko osasunaren eta hezkuntzaren eraikuntzan bat egitea erabaki dugu, baita elikadura burujabetasunaren alde hartu duten bidean. Gure jendartean jatorrizko herrien baloreak zabaltzea erabaki dugu, errespetuaren eta tolerantziaren ideiak, batera eta adostasunean eraikitzeari ematen dioten garrantzia.