Adina: 
Guztiontzat
Eguna eta ordua: 
Urtarrilak 2, Osteguna, 18:00etan
Prezioa: 
3.00 €

3 saio eskainiko dira: 18:00 / 19:00 / 20:00

SARRERAK: Abenduak 26: 18:00-20:00 eta Urtarrilak 2: 16:00etan zabalduko da takila

Nortzuk gara eta sorrera Proiektors ekimena Debabarrena eta Debagoiena-ko hiru lagunek osatzen dugu. Aurkezpen honetarako beste Bergaratar lagun eta kide batzuekin talde bat osatu dugu. Joxu Arana, Asier Altuna, Miguel Angel Elkoroberezibar, Iker Murua.. Proiektors, 2014/2015 urteen bitartean sortu zen. Leintz Gatzagako herritarrek antolatutako, Hustu Ganbarak, auzolanean izandako aurkikuntza baten ondorioz. Herriko ganbaretako batean antzinako proiektore eta 8mmko film domestiko batzuk, Gatzagako herriari buruzkoak, aurkitu ziren. Ekimen honetan parte hartzen ari zen Aitor Alberdik, herritarrekin hitz egin ondoren eta hauen oniritzia jasota, berak jaso zituen filmak eta proiektoreak. Bertan gordetzen zen informazioren balioaz jabetuta, Euskal Filmotekarekin harremanetan jartzeko erabakia hartu zuen irudiak deposituan husteko eta digitalizatzeko. Film horietan jasotzen zena, herriaren inguruko dokumentazio grafikoa, nolabait herritarrei itzultzeko edo helarazteko zerbait egitea otu zitzaien egun PROIEKTORS osatzen dutenei. APODAKA film laburra hain zuzen ere. Leintz Gatzagan izandako harrera onak, hausnartzera bideratu gintuen. Jasotako material grafikoaren kontserbazioaz jabetzeaz gain, honelako materialak etxean dituzten pertsonengan bertan jasotakoak berreskuratu ahal izateak beraiengan izan dezakeen inpaktu emozionalaren garrantziaz jabetuta, oraingoan Bergarara gatoz, Don Serafin Esnaola zenaren, irudi sorta haundi bat ohinarri hartuta, gure lana aurkeztera eta deialdi bat egitera. Honelako Film Domestikoak izan ditzaken edonork jakin dezala, film horien kontserbazio eta digitalizazioaren inguruko informazioa jaso nahiko balu, gurekin jar daitekeela harremanetan inongo konpromiso barik. “Familia inguruan sortzen diren grabaketak eta filmak ez dira oroitzapen hutsak… Lehen begiradan jasotako dokumentu historikoak baizik.”