Bergarako emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal kontseilua parte-hartzean oinarritutako organoa da eta Udalak, eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute.
Kontseilua organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, ekintzen sustatzailea eta behatzailea da.
Berdintasunerako kontseiluak oinarrizko helburu hauek izango ditu:
- Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzea.
- Emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea.
- Berdintasunarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egitea, elkarlanerako adostasun puntuak biltzea eta aukera-berdintasuna bultzatzeko ideia berriak sustatzea.
- Bergarako emakumeen beharrak eta diskriminazio egoerak identifikatzea eta horiei erantzuteko eta gainditzeko berdintasunerako baldintzak sustatzea.
- Emakumeen eskubideak eta interesak defendatzea.
- Emakumeenganako indarkeria mota guztiak ikusgarri egin eta salatzea.
- Berdintasunaren arlorekin zerikusia duten herriko edozein gertaera jasotzea aztertzea eta behar den erantzuna bideratzea.
Deskargatu testu osoa: