ZAPATUA 3 - SAN BLAS EGUNA
8:00etan: TXAFLERO JAURTIKETA 11:00etan: MEZA NAGUSIA eta OPIL BEDEINKAKETA. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da.
Ondoren: Auzo elkartean nahi duenak salda eta txorizoa hartzeko aukera izango du.
12:30ean: ARANZADI IKASTOLA-MOISES ASPIAZU DANTZA TALDEaren ekitaldia.
Jarraian: Haurrentzat KUKAINAK. GOIZA Manu Iztueta, Unai Azkarate eta Aitor Aranburu musikariek alaituko dute
16:00etan: MUS TXAPELKETA, XXX SAN BLAS SARIA ( 8 erregetara). SARIAK: 1º Garaikurrak eta inskripzioko%50rra . 2º Inkripzioko %30rra. 3º Inkripzioko %20a 4º Sari berezia. Izen ematea 15:30etan hasiko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.
GAUEAN: Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da.
ASTELEHENA 5 - SANTA AGEDA
19:00etan: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala SAN BLAS ERMITAKO ermandadeko kideen bilkura. Jai batzordeak ez du bere gain hartuko jaiegun honetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.