Eguna:
Abenduak 24, Igandea
Non:
Higirunean; Osintxu auzoan eta Angiozar auzoan
EGITARAUA
11:30 San Martzialetik Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira. Haurrek Oxirondo azoka aurrean itxarongo diete elkarrekin San Martin plazara joateko.
18:30 Olentzero eta Mari Domingik Seminarixoan haurren gutunak jasoko dituzte.
Osintxun, 18:00etan, Olentzero menditik etorriko da eta berarekin bat egingo dute umeek zubian.
Angiozarren, 18:45ean, Olentzero kantua plazatik irtenda Angiozar bailarako auzo guztietara. Olentzero plazara 19:00etan helduko da.