Honako deialdi honen xedea da jabetzan betetzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bitartez, 2 administrari plaza, Administrazio Orokorreko eskalakoak, administrarien klasekoak, eta C Taldean, C1 Azpitaldean sailkatuak, Bergarako Udaleko pertsonal funtzionarioaren taulan bete gabe daudenak.
Lanpostuak udaleko Idazkaritza eta Kontuhartzailetza departamentuetan sartuko dira eta izango dituzten eginkizun eta ardura nagusiak 2. oinarrian zerrendatu dira.
Deialdiko lanpostuek, halaber, Bergarako Udaleko langileriaren lan-harremanak arautzen dituen hitzarmenak jasotako Ordainsarien Taulako 11. maila dute, eta derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkotasun-data beteta dutelarik.
Lanaldia astelehenetik larunbatera, goiz eta arratsaldez, udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik.
Azterketen faseko ariketa baztertzaileak gainditu dituzten hautagaiek deialdiko plazen kopurua gainditzen badute, zerrenda horrek poltsa-izaera izango du udalean idazkaritzan eta kontuhartzailetzan kategoria berdineko lanpostu berdinetan edo antzekoetan behin-behineko beharrak betetzeko.