HERRI KONTSULTA

2015eko AZAROAREN 29an

EMAITZAK

 

Bergarako udalerrian,  zein kontsideratzen duzu hondakinak gaika biltzeko erarik egokiena?

 

5.  edukiontzia

Atez atekoa

Gaikako bilketa edukiontzien bidez egitea

Gaikako bilketa atez ateko sistemarekin egitea

 

Herri-kontsultan botoa emateko BEHIN BETIKO mahaien zerrenda (egin klik ikusteko) 2015-11-10

Herri-kontsultako zentsua eta botoa emateko mahaien zerrenda erakusgai (egin klik ikusteko) 2015-10-30

 

1. BOZKETA-EGUNAK, ORDUTEGIA ETA LEKUAK   

  • Egunak: 2015eko azaroaren 29an
  • Ordua: 9:00etatik 20:00ak arte
  • Lekuak: Frontoian, Matxiategin, Martokon eta Ibarran (Aurrerago jakinaraziko da kale eta auzo bakoitzeko bizilagunak non bozkatu behar duen).

 

2. ERROLDA

Mahai, hautesleku eta sekzioen zerrenda ikusgai jarriko da herritarrentzat 2015eko azaroaren 2tik 9ra arte iragarki oholean. Egun horietan, hautesleek mugatze horren aurka erreklamazioa aurkez dezakete Alkatetzaren aurrean, eta organo horrek erabaki irmoa hartuko du 5 egunen barruan. Jarraian, behin betiko zerrenda argitaratuko da iragarki-oholean.

 

3. ZENTSUA ETA BOZKATZEKO ESKUBIDEA

Bozkatzeko eskubidea izango dute herri-kontsulta gauzatuko den unean 18 urtetik gora duten herritar guztiek, baldin eta 2015eko urriaren 1ean edo lehenagotik Bergaran erroldatuta badaude.

  • 1997ko azaroaren 29an edo lehenago jaioa izatea.
  • Bergaran 2015eko urriaren 1ean edo lehenagotik erroldaturik egotea.

 

4. AURRETIAZKO BOZKA EGIKARITZEKO AUKERA

Bozkatzeko finkatutako egunetan halabeharrez bozkatu ezin izango dutenek, bozkatzeko aukera izango dute

  • Egunak : 2015eko azaroaren 20 eta 21ean.
  • Ordua: Azaroaren 20an: 9:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Azaroaren 21ean: 9:00etatik 15:00ak arte.
  • Lekua: Udaletxeko Idazkaritzan

 

5. BOZKATZEKO IDENTIFIKAZIOA

Botoa ematera doan pertsonak bere burua identifikatu beharko du izen-abizenekin, argazkia duen jatorrizko honako agiri hauetako baten bidez: NANa, pasaportea edo gidabaimena. Agiri horiek iraungita egon arren onartu egingo dira, baina jatorrizkoak izan behar dira. Ez da fotokopiarik onartuko.

 

Herri kontsultaren gaineko aurkezpena: