Bergaran badago horretarako egokia den mintzapraktika programa. Programa horretan euskaraz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira euskaraz egiteko. Programari Bergaran Berriketan deitzen zaio eta Jardun euskara elkarteak bideratzen du. Beraz, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, onena Jarduneko bulegora joatea edo bertara deitzea duzu. Jardun Errotalde jauregian dago eta bertako telefonoa honakoa da: 943 76 36 61.

Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen die herritarrei eta herriko entitateei idatzi publikoen zuzenketa eta itzulpen zerbitzua. Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburu nagusia herritarrek eta entitateek euskaraz egitea izanik, Itzultzea baino gehiago, ahal den neurrian, eskatzaileak euskaraz egitea eta Euskara Zerbitzuan zuzentzea bultzatzen da baina itzulpen lanak ere egiten dira.

Zuzenketa eta itzulpen eskaintzaren baldintzak hemen ikus ditzakezu.

Biderik egokiena zuzenean Udal Euskaltegira jotzea duzu. Bertan emango dizute dauzkaten ikastaroen gaineko informazioa. Irizar Jauregian (Barrenkalea 33) dago eta bertako telefonoa honakoa da: 943 76 44 53. Webgune honetan ere baduzu informazioa. 

Udalak ematen ditu euskara ikasten diharduten herritarrentzako laguntzak. Laguntzok eskatzeko bi bide daude:

  • Bergarako Udal Euskaltegian ikasiz gero, bertan egin behar da eskaria.
  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo (AEKn, barnetegian, beste herri bateko euskaltegian...) ikasiz gero, eskaria Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar da.

Bi kasuetan, laguntzak emateko jarraitzen diren irizpideak berdinak dira.

Garai batetik hona asko erraztu da prozedura. Erregistro Zibilean (Epaitegian) egin behar da. Ez dago aurrez txandarik eskatu beharrik. Erregistro Zibilean bertan ematen duten eskaera-orria bete behar da eta honako dokumentazioa erantsi: