Ideietan herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzarekin zerikusia izango duen edozein proiektu edo ideia ingenioso eta bideragarri landu zitekeen.
Bergarako udal aurrekontuekin eta/edo udalak duen antolaketa, baliabideak eta udal langileen laguntza nahiz auzolana erabiliz, Udalari proposatzea:
- Herrian sortu/hobetu daitezkeen azpiegiturak.
- Herritarren bizi kalitatea hobetuko duten ideiak.
- Herritarren partaidetza eta elkarbizitza sustatuko dituztenak.
- Elkartasun premiei erantzuteko sustatuko dituztenak.
- Herrian kultura eta herritarren aisia hobetzera zuzendutako ekimenak.
- Beste batzuk.
Herritarrek ideiak baloratzeko aukera izango dutenez, Udalak jendearen premia eta lehentasunak ezagutzeko ere balio izan du lehiaketa honek.