Garai batetik hona asko erraztu da prozedura. Erregistro Zibilean (Epaitegian) egin behar da. Ez dago aurrez txandarik eskatu beharrik. Erregistro Zibilean bertan ematen duten eskaera-orria bete behar da eta honako dokumentazioa erantsi:

  • NANaren fotokopia.
  • Jaiotza-agiri literala. (Erregistroan eska daiteke. Bergaratik kanpo jaiotakoen agiria ere bertatik eskatzen dute)
  • Errolda agiria. (Udalean eskatu behar da)
  • Eskatzailea ezkonduta badago edo seme-alabarik badu, familia liburuaren fotokopia.

Adin gabeen kasuan, aurreko dokumenzioaz gain gurasoen dokumentazioa eta errolda-agiria aurkeztuko dira, eurak baitira aldaketa eskaera egin behar dutenak.

Grafia aldatu dutenen seme-alabek, 18 urtez gora badute, nahikoa dute Erregistrora joan eta esatea eurak ere aldaketarekin bat egin nahi dutela. Edozein momentutan egin dezakete eta ez dute tramitazio osoa egin beharrik.  

Erregistro Zibileko helbidea eta ordutegia: Ariznoa plaza z/g., Epaitegiaren eraikina; astelehenetik ostiralera 09:00etatik a 14:00etara. Telefonoa: 943038055.

Gaiari buruz edozein zalantza argitu nahi izanez gero, Erregistro Zibilera jo dezakezue edo Udaleko Euskara Zerbitzura (943779166) deitu.