Argazki arrunta baldin bada JPG formatoa da egokiena, ahal bada gehiegi konprimitu gabe (%85 esaterako egokia da, %75tik behera eskastxo, %90tik gora gehitxo). Tamainari dagokionean, zenbat handiagoa izan luze-zabalean, hobeto. Argazki kamarekin ateratako argazkiak bere horretan igo daitezke, nahi izanez gero; sistemak sortuko ditu gero behar dituen tamainako aldaerak.

Irudia bada berriz, marrazkia, eskema, pantaila-argazkia, kolore eta marraz osatutakoa alegia, PNG da formatu egokiena (GIF baino egokiagoa, GIFek kolore kopuru mugatua baitauka).