Hainbat arrazoi:

  • Ez dagoelako beharrik. Testua nabarmentzeko bada, bada beste hainbat aukera egoki: letraren tamaina aldatuko dugu titulu edo azpititulu maila egokia aukeratuz (h1, h2, h3 e.a.) edo letra lodia aukeratuko dugu testu baten baitan nabarmendu nahi badugu.
  • Irakurtzen zailagoa delako.
  • Gainontzeko edukiekin batera zerrendatuta ageri denean, alferrik nabarmentzen delako.
  • Informazioa ezkutatzen duelako, letra larriak erabili behar diren hitzetan (siglak, izen bereziak) bereizketa galtzen delako.