Udalak ematen ditu euskara ikasten diharduten herritarrentzako laguntzak. Laguntzok eskatzeko bi bide daude:

  • Bergarako Udal Euskaltegian ikasiz gero, bertan egin behar da eskaria.
  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo (AEKn, barnetegian, beste herri bateko euskaltegian...) ikasiz gero, eskaria Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar da.

Bi kasuetan, laguntzak emateko jarraitzen diren irizpideak berdinak dira.

Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo ikasten baduzu, webgune honetan bertan duzu laguntzen arautegia eta eskaria egiteko inprimakia.