Ez da komeni aurretik webgunean gaituta ez dauden letra tipo desberdinak erabiltzea, nabigatzaileak bera dagoen sistemako letra tipoak erabiltzen baititu testua itxuratzeko: zuk aukeratzen duzun letra tipoa zure ordenagailuan egon daiteke, baina ez beharbada zuk idatzitako testua ikusiko duen erabiltzailearenean.

Bestetik, webguneak itxura bateratua izan dezan, letra tipo jakinak erabiltzen dira denean, eta neurri eta kolore jakinak, ez da komeni beraz testuaren koloreak eta tamainak aldatzen ibiltzea, zehaztapen horiek oztopo gertatzen baitira gero webgune osoari eragingo dion itxura aldaketa bat burutu nahi denean.

Ez erabili letra larririk izenburuak e.a. idazterakoan, ez da ez beharrezkoa eta ez egokia. Azpimarraren erabilera sahiestea ere komeni da, azpimarra esteka baten adierazle bezala erabiltzen baita sarritan webean. Testu nabarmendu nahi bada, erabili letra lodia besterik gabe.