XXIX. "Bergara Hiria" argazki lehiaketa
admin-k Og, 2013-03-21 12:43-n bidalia
Bergarako Udalak eta Ariztondo Argazkizale Elkarteak bultzatuta, eta Euskal Herriko argazkilari taldeen elkartearen 005/2013 babesarekin Bergara Hiria argazki lehiaketaren edizio berri bat egingo da, 29., hain zuzen.
Euskadin bizi den edozein argazkilaritza afizionatuk parte har dezake eta gaia librea da. Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzean izan daitezke eta edozein teknika onartzen da.
Gazteen artean enplegua sustatzeko plana
admin-k Az, 2013-03-20 14:50-n bidalia
Gazteen artean enplegua sustatzeko ikasketak eta praktika uztartzen dituen programa jarri du abian Mankomunitateak.
Informazio osoa duzue hemen
Trafikoan aldaketak Erramu Zapatuko Feria dela eta
admin-k Ar, 2013-03-19 09:47-n bidalia
Datorren larunbatean, martxoaren 23an, Erramu Zapatuko Feria ospatuko da Bergaran, eta honek zenbait aldaketa erakarriko du trafikoaren antolaketan, martxoaren 21etik aurrera:
Aparkalekuak
Ibargarai kalea 4 zenbakitik aurrera kotxez libre egon beharko dira larunbatean goizeko 06.00etarako. Bertan ganadua jarriko dira.
Martxoaren 20an tixita egongo da igerilekua Agorrosinen
admin-k Al, 2013-03-18 13:47-n bidalia
Gainontzeko zerbitzuen normaltasunez funtzionatuko dute.
Azken egun hauetan, hainbat arazo tekniko egon dira Agorrosingo bainuetxeko igeri ontzikotzi urarekin eta horiek konpontzeko itxita egongo da martxoaren 20an, asteazkena.
Dutxak eta saunak erabilgarri egongo dira; baita Agorrosingo gainontzeko zerbitzuak ere.
2013ko otsaileko lan merkatuaren txostena
admin-k Or, 2013-03-15 16:26-n bidalia
GOIAZ! 2013 Lanbide Heziketaren Azoka maiatzean izango da
admin-k Og, 2013-03-14 17:47-n bidalia
Erramu bezperako bertso saioa
admin-k Az, 2013-03-13 15:31-n bidalia
Korrika kulturala Bergaran
admin-k Az, 2013-03-13 12:54-n bidalia
Bisita gidatua: Bergarako hirigune historikoa artisten begietatik ikusi nahi?
admin-k Az, 2013-03-13 11:56-n bidalia
BEART Bergarako Artisten Elkarteak doako bisita gidatuak eskainiko ditu hilero, hileko igande batean. Hurrengo bisita, apirialren 21ean izango da.
Iazko ekainetik Bergarako Hirigune historikoak artez eta kolorez jantzita dirau “Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan” proiektu artistikoari esker. Proiektu honen baitan Bergarako hainbat artistaren 75 margo eta eskultura lanek apaintzen dituzte herriaren alde zaharreko hainbat komertzio eta lokalen erakusleihoak.
Bergarako Kirol Zerbitzuak aholkularitza fisikoa eskainiko die herritarrei
admin-k Ar, 2013-03-12 08:51-n bidalia
Bergarako Udalak herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza estilo osasuntsuak sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen dihardu, hauetariko asko, Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzaz.
Ariketa fisikoa egitea edota aire libreaz inguru naturaletan gozatzea bezalako jarduerek eragin esanguratsua daukate pertsonen osasunarengan.
