2013ko ekitaldiari dagokion Aurrekontu Orokorra jende aurrean agerian egoteko arauzko epea igaro eta, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, aipatutako Aurrekontua behin-betirako onartu da.

Udal Entitateen Aurrekontuei buruz indarrean dagoen arautegiari jarraituz, aipatu Aurrekontu Orokorra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da kapituluka laburturik.

Era berean, jakinarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari. Interesatuek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute haren aurka Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietarako Salan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, jurisdikzio hori arautzen duen legearen 58.artikuluak ezarritakoaren arabera, aldez aurretik Udal honi adierazita azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 110.3 artikuluak dioen bezala, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzearen kaltetan gabe.

2012ko (iazko) aurrekontuak