Bertan, euskarazko musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta jokoak eta gurasoentzako materiala aurkitu daitezke.

Azken urteetan egin den moduan, Euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du Bergarako Udalak beste hainbat udalekin batera eta, aurten ere, Bergarako ikastetxeetan banatu da. Dena den, eskolatik jasotzen ez dutenek, Udaletxean edota Kultur Etxean ere izango dute eskuragarri.

Katalogoan ageri diren produktu horiek guztiak jada merkatuan daude salgai, eta interesatuak bere ohiko saltoki edo liburu-dendetan eskuratu ahal izango ditu. Bestalde, katalogoa ikusi nahi baduzue, Interneten ere badago ikusgai hemen.

Katalagoaren helburuak:

Katalogo honek hainbat helburu jarraitzen ditu:

  • Gurasoei ikusaraztea euskaraz eskolatzearekin bakarrik ez dela ziurtatzen haurra euskaldun oso izango denik, alegia haurraren aisialdia oso inportantea dela euskara bereganatzeko.
  • Gurasoei aditzera ematea aukera handiak daudela haurrari euskal heziketa emateko, nahiz eta haiek euskaraz ez jakin.
  • Haur eta gaztetxoei aisialdiko euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera ematea.
  • Euskarazko produktu eskaera ugaltzea, merkatua dinamizatuz eta indartuz.