Pribatutasun politika eta Lege oharra

Pribatutasun-politikari buruzko dokumentu honek zehazten du Bergarako Udalak zein baldintzatan erabili eta babesten duen erabiltzaileek ematen duten informazioa. Bergarako Udala erabiltzaileen datuen segurtasunarekin konprometituta dago. Zu identifikatu ahal izateko moduko informazio pertsonala duten eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, informazio hori dokumentu honetan ezarritako baldintzen arabera bakarrik erabiliko dela segurtatzen dugu. Hala ere, denbora aurrera joan ahala gerta daiteke pribatutasun-politika hau aldatu edo eguneratu beharra izatea, eta, horregatik, orrialde hau sarritan berrikustea gomendatzen dizugu –eta azpimarratzen dugu hau– aldaketekin ados zaudela ziurtatzeko.

Webgune honen eta Bergarako Udalak ematen dituen zerbitzuen gestiorako tratatuko diren datu pertsonalak 3/2018 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira (3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa).

 

Tratamenduaren arduraduna

Tratatutako informazioa Bergarako Udalaren ardurapekoa da.

San Martin Agirre plaza, 1.  20570 Bergara (Gipuzkoa)

B@Z   ARRETA ZERBITZUA:

  • 010, Bergaratik deituz gero
  • 943 77 91 00, Bergaraz kanpotik deituz gero
  • Faxa: 943 77 91 63

Datuak Babesteko Ordezkariaren posta elektronikoa: dbo@bergara.eus

Herritarrengandik zuzenean bildu ahal diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira, eta Bergarako Udalaren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Bildutako datuak

Bergarako Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak emateko biltzen ditu Udalak datu pertsonalak. Datu horietako batzuk zuzenean ematen ditu herritarrak (inprimakin bat betetzean, prozedura administratibo baten baitan dokumentu bat aurkeztean…) eta beste batzuk, berriz, zeharka (cookieak).

Era berean, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren ildotik, edozein administraziok landutako dokumentuak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu Bergarako Udalak baldin eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko zereginen baterako edo Udalari dagozkion botere publikoak gauzatzeko -Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1 e) artikulua-. Izan ere, lege horretan jasotakoaren ildotik, administrazio publikoek ez diete interesdunei galdatuko aplikatzekoa den araudiak eskatzen ez duen edo interesdunak lehendik edozein administraziori emana dion datu edo agiririk.

 

Datu Tratamenduen Erregistroa

Ematen zaizkigun datuak, bai eta herritarrekiko/interesdunarekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, hainbat helburutarako erabil ditzakegu, ematen diren udal-zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekin harremanetan eta komunikatuta egoteko eta udal honek eskatutako zerbitzuak kudeatzeko.

DBEOren 30. artikuluarekin bat, Bergarako Udalak bere jarduerak eskatzen dituen Datu Pertsonalen Tratamendu-Jardueren Erregistro bat du (Bertsioa: 2022ko apirilaren 1a). Erregistro horretan, datu-tratamenduak biltzen dira; Udalari esleitutako eskumenak eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak gauzatzeko beharrezko diren tratamendu-jarduera guztiak (datuak biltzea, suntsitzea, lagatzea, kontserbatzea, egituratzea…).

Tratamendu bakoitzak datuak babesteko aplikatu beharreko araudiaren arabera Udalak herritarrei eman behar dien informazioa jasotzen du. Datuen tratamenduak sailka taldekatuta daude, bilaketa errazteko. Ildo horretan, erregistroak indize bat du, datuen tratamendu guztiak sailka edo zerbitzuka erlazionatzen dituena.

"Kontserbazio-epea mugatzea" printzipioari jarraiki, datuen tratamenduak denboran mugatuak izan behar dira, hau da, helburua betetzeko behar beste denboran kontserbatu behar dira datuak, ez gehiagoan. Kontserbazio-epeak zehazteko konplexutasuna eta horiek automatikoki suntsitzearen zailtasun teknikoa kontuan hartuta, Tratamendu Jardueren Erregistroak ez du zehazki jasotzen kontserbazio-epea. Hala ere, prozesua abian da.

Datuen komunikazioak

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak agintzen duenean izan ezik; kasu horien artean egon daitezke aurkeztutako erreklamazioekin lotutako prozeduretan interesa duten Herriaren Defendatzaileari, epaileei edo auzitegiei egindako komunikazioak. Aspektu honi buruzko informazioa Tratamendu Jardueren Erregistroan dago.

Segurtasun-neurriak

Bergarako Udalak zure datuak babesteko segurtasun-neurri egokiak hartzeko konpromisoa dauka, datuak babesteko araudian eta Segurtasun Eskema Nazionalak ezarritakoaren arabera. Horretarako, Udalak neurri tekniko eta antolamendukoak hartuko ditu, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalen segurtasuna bermatu ahal izateko.

Udalaren izenean datu pertsonalak tratatzen dituzten hirugarrenekin egindako kontratazioetan, hirugarren horrek eragile-kontratua sinatu beharko du. Akordio horren bidez, kontratatutako pertsona fisikoak zein juridikoak konpromisoa hartzen du zure datuak babesteko Udalak emandako aginduak betez.

Interesdunen eskubideak

Interesdunak honako eskubide hauek erabili ahal izango ditu Bergarako Udalaren aurrean: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo haien tratamendua mugatzeko eskubideak, bai eta tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakirik ez jasatekoa ere. Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu arestian aipatutako helbidean edo www.bergara.eus webguneko egoitza elektronikoan, “Tramiteak” atalean aurki daitekeen inprimakia erabilita.

Eskubideak erabiltzerakoan ez bazaizu beharrezko arreta eskaini, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz.

Zure datuen tratamenduari eta erabilerari buruz edo aitortutako eskubideak erabiltzeari buruz zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Bergarako Udaleko Datuak Babesteko Ordezkariarekin, helbide elektroniko honetan: dbo@bergara.eus

 

Cookie-en erabilera

Webgune honek zure ordenagailuan hainbat datu gordetzen ditu cookie-en bidez. Cookieak informazio-fitxategi txiki batzuk dira eta zure gailura bidaltzen dira zenbait funtzio gauzatzeko. Hainbat cookie ezinbestekoak dira webgunearen erabilerarako; esate baterako, egindako hizkuntza-aukera gogoan hartzeko, eskaera-orriak bidali edo saioa hasi eta edukiak moldatu eta osatu ahal izateko. Horiek erabili ezean, eragozpen ugari sortuko lirateke. Beste hainbat cookie estatistikak eratzeko erabiltzen dira, Google Analytics tresnaren bitartez, webgunean jasotako edukiek duten arretaren jarraipena egiteko. Estatistiketarako datu hauek anonimoak dira.

Cookie-en erabilerari onarpena edo ukapena eman ahal diozu. Ordenagailuaren konfigurazio-aukerak ere alda ditzakezu cookie-ak blokeatzeko; kasu horretan, baliteke gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea.

 

Hirugarrenekiko estekak

Webgune honek estekak izan ditzake zure interesekoak izan litezkeen beste webgune batzuetara jotzeko. Esteka horietan klik egin eta gure webgunetik irteten zaren unetik aurrera, ez dugu kontrolik izango joan zaren webgunearen gainean, eta horregatik ez dugu erantzukizunik hirugarrenen webgune horien baldintzen, pribatutasunaren edo zure datuen babesaren gainean. Webgune horiek beren pribatutasun-politikak dituzte, eta, horregatik, komeni da haien baldintzak kontsultatzea, halako baldintzekin ados zaudela egiaztatzeko.

 

www.bergara.eus ataria Bergarako Udalaren web ofiziala da. Bertan daude interes orokorreko edukiak eta zerbitzuak, bai udalerriko biztanleentzat, bai herria ezagutu edo bisitatu nahi dutenentzat.

Web-atari honen barruan daude udal-jarduerako alorren atari tematikoak eta sektorialak; zehazki:

  • Bergarako Udala: bergara.eus
  • Bergarako Euskara: bergarakoeuskara.eus
  • Laboratorium Museoa: laboratorium.eus
  • Bergarako Udal Artxiboa: bergarakoartxiboa.eus
  • Turismoa: bergaraturismo.eus
  • Agorrosin kiroldegia: bergarakirola.eus

Web honetan eskuragarri dauden partaidetza-tresnen bidez adierazitako iritziak soil-soilik iritzi-emaileen beraien ardurapekoak izango dira.

www.bergara.eus web-aren eta goian aipatutako atari tematiko eta sektorialen jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta barruko elementu guztienenak ere, Bergarako Udalaren titulartasunekoak dira, eta edukiak honako lizentzia honen babespean daude:  Creative Commons-eko Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa.

Lizentzia horren bidez, hauetarako eskubidea duzu:

  • Webgune honen edukiak publikoki partekatu, kopiatu eta birbanatu (testuak, irudiak edo dokumentuak).
  • Eduki horietatik eratorritako lanak sortu.

Honako baldintzen arabera:

  • Edukien jatorria modu esplizituan aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian honako hau adierazita: “Jatorria: www.bergara.eus”.
  • Eratorritako lana lizentzia berdineko baldintzetan zabaldu beharko da.

Gainera, formatu elektronikoko lana bada, gure webgunearen adierazpena honako URL honetara lotu beharko da: http://www.bergara.eus/.

Argibide gehiago: Creative Commons-eko lizentzia-aitorpenaren lege-testu osoa.

Lizentzia hau orokorrean aplikatuko da, baina, hala ere, Bergarako Udalak beste lizentzia-mota bat edo beste baldintza batzuk ezarri ahal izango ditu eduki edo elementu zehatz batzuetarako; horrelako kasuetan, azken hauek gailenduko dira arau orokorraren gainetik.

Bergarako Udalak aukera izango du edozein aldaketa edo gaurkotze egiteko –edozein momentutan eta aurretik ohartarazteko beharrik izan gabe– bere web-eko informazioan, konfigurazioan edo presentazioan.

Bergarako Udalak ezin du bermatu akatsik ez dagoenik web-aren sarbidean edo edukian, ezta edukia egoki gaurkotuta dagoenik ere, baina ahaleginduko da akatsak ekiditen eta, horrelakorik balego, ahalik eta azkarren zuzentzen edo gaurkotzen.

Web-orri honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu web-orri honekiko independente diren beste web-orri batzuetara joateko eta, horrela, eskura jarriko zaizkio interneteko beste informazio-iturri erlazionatuak. Bergarako Udalak ez du bere gain hartuko orrialde horien loturetatik edo edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Web-erako sarrera eta bertako informazioarekin egin daitekeen erabilera soil-soilik hori egiten duenaren erantzukizuna da.  Bergarako Udalak ez du erantzungo sartze horretatik edo informazio-erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta estu-estuan bere eskumenen erabileran jarraitu beharreko lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketetatik datozenak.

Bergarako Udalak eskubidea izango du egoki iritzitako edozein lege-akzio aurrera eramateko, bere web-orriko edukiekin hirugarrenen batek egindako bidegabeko edozein erabileragatik.

EranskinaTamaina
PDF icon rat_eu_b0100_20220401.pdf1.05 MB