Jaiotza: 
1 860
Heriotza: 
1 930

Urdangarin Irizar, Eladio

Laureaga dorretxeko oinordekoa. 1860ko urriaren 5ean jaio zen Bergaran. Anita Irizarrekin ezkondu zen, eta alargun gelditu ondoren, beste alargun batekin: Maria Urkizu Zurbanorekin. Eladio Urdangarin abokatu ezaguna eta Granadako Auzitegiko burua izan zen, bai eta Bilbokoa ere. Auzitegi horretan eszedentzia hartu zuen kargu handiago batean jarduteko. Bilboko Abokatuen Elkargoan omenaldia egin zioten euren begirunea eta miresmena adierazteko.

Era berean, 1918. urtean Auzitegi Goreneko fiskalburuordea eta Maroko eta kolonietako Batzordeko agregatua zen. Erlijio-uste sendoko gizona zen eta bihotz-bihotzean zuen bere jaioterria. Edonon zegoela ere, urtero itzultzen zen Bergarara Aste Santuko prozesioetan parte hartzeko. Oxirondoko Santa Marina parrokiako kabildoak gidari-makila (gixoia) gordetzen zion "aste santuko kale birak" gidatzeko. Horixe izan zen Oxirondoko Santa Marinako eliztarrekin izan zuen konpromiso sakratuetako bat.

1930eko ekainaren 12an hil zen.