Jaiotza: 
1 533
Heriotza: 
1 602

Martin Perez Olazabal Bergararra famatua izan zen Gipuzkoan, XVI. mendean. Gaztelako erregearen zerbitzura jardun zuen, eta Indietako ontziterian aritu zen. Ximeno Bertendonaren alabarekin ezkondu zen Sevillan. Itsasgizon itzaltsu hau Indietako ontzi eta galeoien jenerala izan zen 1588-1592 bitartean, eta azken urte horretan errege-armadako garaile izendatu zuten. Memoriala idatzi zuen Diego de la Riverarekin, eta erregeari aurkeztu zioten ondoren. Gai hauek landu zituzten memorian: Indietako ibilia zaintzen duen itsas armadaren betikotasuna; armada horretarako eraikitako ontzietako galiboak eta bestelako bitarteko egokiak; tripulazioa eta artilleria; itsasoan non ibili zitekeen; eta 1588ko abuztuaren 27an erregeari idatzitako gutuna, hilaren 27an Espainia Berriko ontziak Perez Olazabal jenerala buru zutela Ocoako badian sartu zirela azaltzen duena. Itsasoan hil zen 1602an.