Jaiotza: 
1 718
Heriotza: 
1 773

Olaso dorretxeko jauna. Bere jaioterriko, Bergarako, alkatea izan zen 1740, 1753, 1762 eta 1767an, eta Batzar Nagusietako erregidore, bergararren izenean, 1738, 1740, 1744, 1745, 1749, 1751, 1752, 1753, 1766 eta 1771ean. 1752ko uztailean Arrasaten egindako batzarraz geroztik, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen hirugarren barrutiaren ordez. Berriz hautatu zuten kargurako, 1757ko uztailean Errenterian egindako batzarrean, bai eta 1758an Getarian, 1759an Zestoan eta 1768ko uztailean Mutrikun egindakoetan ere. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide eta elkarte horretako biziarteko lehen idazkaria izan zen, zendu zen arte.

1765eko apirilaren 18ko biltzarrean "memoria" aurkeztu zuen, elkarteko kideek "historia nazionala" edo "euskal nazioaren historia" lehenbailehen idatzi behar zutela azpimarratzeko. Historia hura osatu gabe gelditu zen, eta Arabako Aldundiko artxiboan dago gordeta.