Jaiotza: 
1 826
Heriotza: 
1 889

Tadeo Monzon eta Maria Olaso Mendizabalen bigarren semea. Bergaran jaio zen 1826ko urtarrilaren 5ean. Zuzenbide zibil eta kanonikoko doktoretza egin zuen Madrilgo Unibertsitatean. Espainiako Historia Akademiako urgazle eta gorteetako diputatu izan zen, Madrildik. 1859an ezkondu egin zen Maria Lardizabal Altuna Otalorarekin. 1865ean Bergarako Errege Mintegiko zuzendari izendatu zuten. Garai hartan kultur alorrean izandako gertakarien artean, egungo eraikin ederraren proiektua egin eta fatxada eraiki izana nabarmendu behar ditugu. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta bere jaioterriko Alkatea izan zen hainbat aldiz, eta ondorioz, 1866ko maiatzaren 24an, Bergarako herriko Seme Kuttun izendatzea erabaki zuen Udalak. Erabakian zehazten denez, aipatu dugun tituluaz gain, ohorezko makila eman zioten, esker onez, bergararren oparotasunaren eta gainerako interes publikoen mesedetan egindako lan handiarengatik. 1889ko azaroaren 17an hil zen.