Jaiotza: 
1 509
Heriotza: 
1 556

Irala esploratzaile eta konkistatzailea Bergaran jaio zen 1509an eta Paraguayko hiriburuan (Asuncionen) hil zen bat-batean heldu zitzaion sukarraldi baten ondorioz. Rio de la Platako gobernadorea izan zen, eta Amerikako lehen konkistatzaileen arteko pertsonaiarik nabarmenetakoa. Egungo Paraguay ere fundatu zuen. Bere irmotasun eta adoreari esker, aurrera egitea eta askoz ere botere eta prestakuntza handiagoko buruzagi konkistatzaile batzuk gainditzea lortu zuen.

Familia dirudunekoa zen. 1534an Ameriketara joan zen Pedro Mendozarekin batera. Mendoza Karlos V.a enperadorearen gorteko jaun handi eta gobernadorea zen eta 1536an espedizioa antolatu zuen Rio de la Platara. Iralak Buenos Aires hiria sortzen lagundu zuen, Parana ibaia esploratu, Candelaria eta Asuncion (Paraguaiko oraingo hiriburua) sortu eta izen bereko portu ezaguna eraiki zuen. Iralak lan ikaragarria egin zuen benetan. Rio de la Platako gobernadore nagusi izendatu zuten birritan, herritarrek zioten mirespen handiaren ondorioz. Urte batzuk geroago erregeak indiar herrien erabakia berretsi zuen, 1552ko azaroaren 4an emandako zedularen bidez.

Iralak aurrera egiten ez jarraitzeko aginduaren interpretazio berezia egin zuen, agindua hiriak jendeztatzearen edo birpopulatzearen kontrakoa ez zela ulertu baitzuen. Adore handiz jokatuz, hiri ugari sortu zituen Xaragesen, El Chacoren iparraldean eta Guaira eskualdean. Lehenago, 1554an, Ontiveros hiria sortua zuen han bertan. Paraguayko gobernadore izan zen hamabost urtez.

"Bergara kapitaina" ezizenez ezagutzen zuten.