Jaiotza: 
1 566
Heriotza: 
1 649

Gabiria dorretxearen IX. jabea eta ahaide nagusia.

Bergaran 1566. urtean jaio zen, gutxi gorabehera. Hala esan zien behintzat San Pedroko parroko eta benefiziodunak, Orixondoko Juan Abadek, 1584an gure on Juan Santiagoren Ordenan sartzeko espedientea bideratzeko Bergarara etorritako zaldun berri-emaileei. Urte hartan bertan Zaldun izendatu zuten Madrilen, eta handik gutxira usoen titulua eman zion erregeak. Santiagoren Ordenako Zalduna eta infanteriako kapitaina izan zen Milanen, bai eta Gabiria dorretxe eta orubeko ondorengoa ere. Etxe hura aspaldi-aspaldikoa zen, eta oso ezaguna Antso Abarkaren eta Nafarroa eta Gaztelako beste zenbait erregeren ondoan jardundako Zaldun asko eman izanagatik. Horri esker, pribilegio handiak lortu izan dituzte zaldunok.

Felipe III.ak (erregealdia: 1598-1621) aitoren seme izendatu zuen eta bere lau zaldizainetako bat izan zen. Felipe IV.aren (erregealdia: 1621-1665) enbaxadorea izan zen Florentziako duke handiaren aurrean, eta Espainia eta Frantziako erreginen ezkontzen aurreko ekitaldietan gonbidatu ofiziala izan zen.

Gabiriaren armarrian bere ekintza gogoangarrietako batzuk daude irudikatuta. 1212ko Navas de Tolosako bataila ezaguneko Miramamolinen hesiko kate hautsia ere badu, eta hanka bateko azazkalez oilar bat gandorretik helduta daukan gabiraia. Gabiraiak palma-adarra dauka ahoan, 1130-1131n Baionako setioan izandako gertakari baten ondorioz.

Oharra: Argazkian azaltzen den jaiotza data ez da zuzena.