Bergaratarra, 1534. urtean jaioa. San Joanen Ordenako Zalduna, infanteriako eta armetako kapitaina, Ternuiraseko gobernadorea eta, Siziliako erregeorde Osunako dukearen aginduz, itsasoratutako konpainietako kaboa izan zen. Oso ausarta izan zen beti, jokabide nabarmenekoa. Askotan zauritu zuten. Bere konpainiarekin Siziliako itsasontzi nagusian zegoela, turkiarren galeren bila abiatu eta zazpi ontzi menperatu zituen. Garai hartan Martin turkiarren ontzi nagusian sartu eta menderatzea ere lortu zuen, ondoren lortutako garaipenari hasiera emanez. Borrokaldian bi zauri egin zizkioten, ordea, eta hil egin zen zaurion ondorioz. Bere gorpua erregeordearengana eraman zuten, Melazotik Palermoraino, tristezia-erakustaldi handien artean. Palermon, espainiarren kaperan hilobiratu zuten. Gainean, bere armarriak zituen hilarria jarri zioten, bere izena pertsona itzaltsuei zegokien moduan idatzita.
Jaiotza:
1 534
Heriotza:
1 583