Plaza libre batzuk Bergarako udaleku irekietan

Udaleku irekietan taldeak osatzeko plaza libre batzuk gelditu dira. Plaza libre horiek eskuratzeko eskatzaileek harremanetan jarri beharko dute Bergarako Udalarekin zehaztuz haurraren izen abizenak eta jaiotze urtea. Izena ematen dutenekin zozketa egingo da.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, 14:00 arte.

Izena emateko moduak:
-Udaleko BAZ zerbitzuan izena ematea.
-Email honetara idaztea: gazteria@bergara.eus

Negozio txikien digitalizazioan laguntzeko ikastaroak antolatu dituzte

Negozio txikien digitalizazioan aurrera egin asmoz, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikoko Agentziak tailer eta jardunaldi ezberdinak antolatu ditu eskualdeko herrietan zehar.

Bergarari dagokionez, ikastaroak maiatzaren 27an, 28an eta 29an ospatuko dira, negozioetarako sare sozialen garapenean oinarrituko dira.

Herriaren azterketa sozioekonomikoa abiatuko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak ikerketa bat jarriko du abian datozen egunetan Bergarako egoera sozioekonomikoari buruzko ikerketa eguneratzeko, egungo egoera sozioekonomikoa ulertzeko eta etorkizunerako kontuan hartu beharreko alderdiak eta erronkak aztertzeko. Ikerketa hau egiteko ardura IKEI RESEARCH & CONSULTANCY SA enpresak izango du, eta Udalak 20.000 euroko inbertsioa egingo du.

Bergarako ikasleek energiaren inguruko esku-hartze plana aurkeztu dute Eskolako Agenda 2030 programaren baitan

Bergarako Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egin eta “Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea” den 7. Helburua landu dute. Ikastetxe guztien artean elkarlanean udalerriaren egoera hobetzeko esku-hartze plana diseinatu eta udal ordezkariei aurkeztu diete adin guztietako ikasleek.

Proiektuaren protagonistak

Trafiko mozketa ostiral honetan Itzulia Women txirrindulari froga dela eta

Ostiral honetan, maiatzaren 10ean, Itzulia Women txirrindulari froga pasako da Bergaratik. Ondorioz trafikoa itxi egingo da eta GI-627 errepiderako irteera eta sarrera guztiak itxita egongo dira, goizeko 10:15etatik eta trafikoa zabaldu bitartean (gutxi gora behera 12:00etan).

Lasterketaren inguruko informazio guztia hurrengo helbidean kontsulta dezakezu: https://itzulia-women.eus/eu/etapak/vitoria-gasteiz-elgoibar/

Panteoi-Berja tasaren eta Kutxazain automatikoen okupazioaren tasen kobrantza epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Panteoi-Berja tasaren 2024ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø  2024ko maiatzaren 13tik  2024ko uztailaren 15era

Lekuak eta medioak:

Ø  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko uztailaren 15ean.

‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izeneko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak maiatzean

‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izenburupean, klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.

Jone Azkoaga Elejondok garatuko du Bergarako Goruetan Bekaren lehen edizioa

Bergarako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, ‘Goruetan’ beka aurkeztu zuen iaz lehen aldiz. Behin deialdia itxita, epaimahaiak beka horren irabazlea iragarri du, eta, hain zuzen, Jone Azkoaga Elejondok (Zarautz, 1.992) garatuko du, Itxaro Borda idazlearen poesian genealogia safikoaren sorkuntza aztertuz.

Beka honen bitartez emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko aukera izango du beka jasotzen duen pertsonak ala taldeak. Ikerketaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, eta, trukean, 12.000 euroko ordainsaria jasoko du.

Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du

Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du eta senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Horrez gain, Bergarako Udalak bat egiten du herriko mugimendu feministak Donibane Lohitzuneko erailketa matxistia salatzeko antolatutako kontzentrazioarekin.

Neguko loreak herritarren artean banatuko ditu Bergarako Udalak

Hurrengo astean udako garaiko lorak sartuko ditu Bergarako Udaleko Lorezaintza Taldeak herriko loragune desberdinetan. Orain arte neguko lorak egon dira jarrita ( pentsamenduak, antirrinunak eta biolak zehazki).

Momentuz ondo badaude ere, ezin da ahaztu negu garaiko espezieak direla eta beraz udaran nekez egingo dutela aurrera. Etxeko zaintza egokiarekin agian pixka bat luzatu daiteke beraien bizitza.

Páginas