Enviado por webmaster en Lun, 2025-09-15 09:21
Bergarako Udalak Urteaga kaleko bidegorriaren IV. Fasearen lanak hasi ditu ostegun honetan. Fase honek San Antonioko biribilgunetik III. fasearen amaiera eta Urteaga kalearen urbanizazio amaierara arteko zatia hartzen du.
Obrak UTE BIDEGORRI BERGARAri esleitu zaizkio, Altuna y Uria SA eta Asfaltos Urretxu SA enpresek osatutako elkarteari.
Proiektuaren lizitazio oinarria 152.969,31 eurokoa izan da (BEZ barne), eta azkenean adjudikatutako aurrekontua 144.250,07 eurokoa da (BEZ barne). Lanek 100.000 euroko dirulaguntza jasoko dute, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.
Lan hauek San Antonioko biribilgunetik III. fasearen amaierara eta Urteaga kalearen urbanizazio amaierara arte luzatuko da, bidegorriaren jarraikortasuna eta irisgarritasuna bermatuz. Obra hauek Bergarako mugikortasun jasangarriaren estrategiaren baitan kokatzen dira, bizikleta bidezko garraioa sustatzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko helburuarekin.
Orain exekutatuko diren lanak mugikortasun jasangarri baten aldeko proiektu integral batean txertatuta daude, izan ere, datorren urtean bidegorriaren azken fasea garatuko du Udalak, eta horretarako dagoeneko azken fase horren proiektua erredakzioan dago.