Elena Lete alkatearekin zuzenean

Elena Lete

Bergararren beharrak asetu, bizitza hobetu eta kalitatezko etorkizuna bermatzeko lan egiten du Bergarako Udalak. Pertsonen ongizatea helburu bezala harturik, herritarren behar eta desioak entzun eta erantzunak eskaini nahi dizkio modu aktibo batean, harreman horretan konfiantza oinarri bezala harturik.

Bergarako Udalak herri indartsu bilakatu nahi du Europa mailan, bai esfera ekonomikoan zein sozialean ere. Lankidetza, erantzukizuna eta konfiantzan oinarriturik lan egitera iritsi nahi du, herritarrentzat eta herritarrak partaide direlarik.

Zintzotasuna, gardentasuna, elkarlana, herritarrekiko konpromisoa, sentsibilizazioa eta ardura ditugu balore nagusi bezala eta hor, bide honetan, zu, herritar eta bergarar bezala, ezinbestekoa zara.

Alkatearekin bildu nahi baduzu, egin eskaera.


Hurrengo hitzorduak

2018-06-26

10:00Udaltzainen jarraipen bilera
11:00HIrigintzako gaiak eragileekin
16:00Hirigintza Batzordea

2018-06-28

09:15HAZ-eko bilera
10:15Kontratazio mahaia
17:00Kulturako gaiak
18:30Taldeko bilera

2018-06-29

13:00Foru Aldundian Ongizateko bilera