Bergarar gazteentzako Senegalera bidaia hezitzailea antolatu dute Bergarako Gaztelekuak eta Ndank Ndank elkarteak
Enviado por webmaster en Lun, 2025-06-30 11:59
Enviado por webmaster en Lun, 2025-06-30 11:59
Enviado por webmaster en Vie, 2025-06-27 13:24
Enviado por webmaster en Vie, 2025-06-27 12:37
Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunean, aniztasunetik eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, kolektiboaren eskubide eta askatasunen aitortzan lortutako aurrerapenak ospatuz.
Euskal jendartean azken urteotan sexu- eta genero-aniztasunaren onarpena handitu bada hainbat pertsona, elkarte, erakunde, kolektibo eta erakunderen etengabeko lan konprometituari esker lortu da.
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-26 10:20
Ezagutu ezazu 2025eko San Martzialetako egitaraua: san_martzialak_2025.pdf
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-26 10:00
Enviado por webmaster en Mié, 2025-06-25 10:44
Uda sartu berri den honetan, Bergarak Berumuga jaialdiaren 25. edizioa ospatuko du uztail honetan. Berumugak urte luzez izan du musika independente eta ausartaren aldeko apustua, ohiko ibilbide komertzialetik urrun dauden soinuak Bergarara ekarriz. Aurtengo edizio bereziak, gainera, aurrekontu handiagoa izango du (15.000 eurotik 20.000 eurora igo da), Bergarako Udalaren babesari esker.
Enviado por webmaster en Lun, 2025-06-23 10:04
Bazkidetza kanpaina egiten ari da Berener, herritarrak Berenerrera batu eta instalazioen onuradun izan daitezen. San Martin eskolan eta Osintxun eguzki-plakak jarriko ditu Berenerrek, eta autokontsumo partekatua egin ahal izango dute instalazioetara batzen direnek.
Hori horrela, Mizpildi 2ko bulegoa (Ehundurena) zabalik egongo da honako egunetan, herritarrak bazkidetzeko eta interesatuen zalantzak argitzeko:
● Ekainak 30 (18:00-20:00)
● Uztailak 7 (18:00-20:00)
● Uztailak 14 (18:00-20:00)
Enviado por webmaster en Vie, 2025-06-20 09:58
Bergaran kokatutako ALKAR Lankidetza Guneak espazio bat eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileentzat, euren negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin.
Espazio hau Bergarako UNED eraikinean dago kokatuta, eta coworking edo lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea eskaintzen die ekintzaileei. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea.
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 13:56
Enviado por webmaster en Jue, 2025-06-19 09:22
Bergarako Udalak, 2023-2024 urteetan zehar, enplegu sustapenaren arloan inbertsio ezberdinak egin ditu udalerriko ekonomia eta garapen sozioekonomikoa indartzeko helburuarekin. Tokiko ekonomiaren diagnostiko eguneratua eta lan ildo estrategikoen ezarpena oinarri hartuta, hainbat ekimen eta laguntza programa jarri dira martxan, enpresa sareari, ekintzaileei eta herritarrei zuzenduta.
Enpresa sare sendo eta lehiakorra sustatzeko apustua
Udalak elkarlana bultzatu du Bergarako enpresa elkarteekin, euren jarduera ekonomikoa indartzeko laguntzen bidez.