Bilbon gertatutako erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, ostiral honetan, irailaren 13an, 18:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bergarako Udalarekin elkarlanean jardungo du Laboratorium museoa ezagutzera emateko

Bergarako Laboratorium Museoak 10 urte beteko ditu 2025ean. Museoarentzat garrantzi handiko urteurrena izango da, eta Bergarako Udalak eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak merezitako ospakizuna eskaini nahi diote. Urteurren hori gogoan, Azahara Domínguez diputatua Bergarako museoan izan da berriki, eta Gorka Artola alkatearekin eta Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariarekin bildu da, museoa sustatzeko konpromisoaren berri emateko.

Erasoen aurkako arreta puntua antolatu da San Martin jaietarako

Bergarako Udalak eta herriko mugimendu feministak ‘Aske Maite Haut’ kanpaina antolatu dute asteburu honetan ospatuko diren San Martin jaietarako. Horrela, irailaren 14 eta 15ean eraso matxisten aurrean arreta eta esku hartzeko gunea eskainiko dute Irizar jauregian (Barrenkalea, 33), eta, horrez gain, 747 448 456 telefono zenbakia ere jarri dute eskuragarri.

Bertan, hasierako arreta emozionala eta laguntza, eskubideei buruzko informazio egokia eta aholkularitza, eta autodefentsa feministari buruzko informazioa eskainiko da.

 

ARRETA BALIABIDEAK:

San Martin jaietan Auzotaxi zerbitzua eskainiko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Auzotaxi zerbitzua eskainiko du asteburu honetan, herriko auzoguneetako herritarrek (Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi, ...) San Martin jaiez gozatu ahal dezaten.

Horretarako, zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira, edo bestela taxietako telefono zenbakietara deitu. Zerbitzuaren prezioa 14 eurokoa izango da eta Udalak 9 euro ordainduko ditu, gainontzekoa, berriz, erabiltzaileak ordaindu beharko du.

Bergarako udal euskaltegiak matrikulazio epea ireki du

Bergarako Udal Euskaltegiak matrikulazio epea ireki du 2024-2025 ikasturterako, eta, hala nahi duenak, izena eman ahalko du irailaren 27ra arte. Eskaintza zabala eskainiko du udal euskaltegiak, izan ere, maila guztietan (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) euskara ikastaro ezberdinak eskaintzeaz gain, alfabetatze ikastaroak zein mintza taldeak antolatuko dira.

Horrez gain, autoikaskuntza ikastaroak ere izango dira, euskaltegira astean behin joan behar izateko, Bukatzeko, etorkinei zuzendutako AISA harrera ikastaroak eta DBHko ikasleentzako euskara errefortzuak eskainiko dira.

Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du Udalak

Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako zozketa bat egingo du izena eman dutenen artean irailaren 10an, 12:00etan, eta, ondoren, zozketako irabazleen izenak www.bergara.eus web orrian argitaratu beharko dira. Zozketan irteten direnak, pertsona bat gehiago eraman ahalko du.

Ostiral honetan inauguratuko da Bergarako Elikaenea

Bergarako Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, ostiral honetan inauguratuko da Elikaenea, Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza’ ireki bat eskainiko dien egitasmoa.

Elikaenea Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko egitasmoa da. Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Espazio berri honek Oxirondoko beheko solairuaren eremu handi bat hartuko du, ohiko postu finkoen ondoan.

Páginas