Bergarako 2025eko egutegian publizitatea sartzeko aukera ireki du Udalak

Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udalak 2025eko egutegia argitaratzeko asmoa du, herritarren argazkiekin hornituta. Oraingoan Laboratorium museoari eskainia izango da eta bertan, besteak beste, museoan dauden altxorren argazki ederrak ere agertuko dira. Hori dela eta, deia zabaltzen zaie bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei.

Azken urteetako udarik jendetsuena izan da Agorrosingo kiroldegian

Bergarako Agorrosin kiroldegiko datuen arabera, azken urteetako udarik jendetsuena izan da. Aldi berean, Bergarako Udalak hainbat inbertsio egin ditu kiroldegian, esaterako, gimnasioan edo Ipintzako futbol-zelaian. Bertan egindako inbertsioei esker, instalazioak hobetu ahal izango dira, mantentze-lanen kostuak murrizteaz gain.

‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldia ospatuko da ostegun honetan

'EKINola Etorkizuna zure eskuetan’ ekintzailetza jardunaldiaren edizio berri bat ospatuko da ostegun honetan, irailaren 26ean, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan. Bertan, ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteek beraien proiektu eta egitasmoak garatu eta enpresen aurrean aurkezteko aukera izango dute.

Ludoteketako doakotasuna bermatuko du Bergarako Udalak

Bergarako ludotekak doakoak izango dira aurrerantzean erabiltzaile guztientzat, Bergarako Udalak ordenantza fiskaletan txertatutako neurri berri bati esker. Hori dela eta, ikasturte honetatik aurrera, herriko edozein umek izena eman dezake ludotekan ezer ordaindu gabe.

Izan ere, ludotekak haurren hizkuntza ohiturak aldatzeko izan dezakeen eragina ikusita eta auzoetako eta herriko haurren inklusioa helburu izanda, 2024rako ordenantza fiskaletan erabaki zen herriko hiru ludotekak –Aidau Haurren zerbitzua, Angiozarko ludoteka eta Osintxuko ludoteka– doako zerbitzuak eskaintzea.

Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu dute Bergaran

Bergarako Udalak eta herriko nagusien elkarte eta eragile ezberdinek egitarau berezia aurkeztu dute urriaren 1ean ospatzen den Adinekoen Nazioarteko Egunaren baitan. Besteak beste, antzerkia, hitzaldia, zinea edota aldarrikapena uztartuko dituzte hurrengo egunetan.

Hemen kontsultatu dezakezu programazioa:

 

Eguna

Ordua

Ekintza

Jabekuntza Eskolaren programazio berria aurkeztu du Bergarako Udalak

Bergarako Udaleko Berdintasun arloak Jabekuntza Eskolaren urte bukaera bitarteko ekimenak aurkeztu ditu. Aurten, besteak beste, sei tailer, hitzaldiak, mahai inguruak edota bi proiektu berri eskainiko dira. Azken horietarako, Berdintasun arloa Udaleko beste arloekin elkarlanean aritu dira, eta elkarlan horretatik sortu dira ‘Emakume migratuak eta Kirola’ eta ‘Gure Artean Euskaraz’ ekimenak.

Páginas