Oinarrien xedea da kale-garbiketa zerbitzuko peoi espezialistaren 5 lanpostu betetzeko aukeraketa-prozesua arautzea; hain zuzen ere, Bergarako Udaleko lan-ituneko plantillan hutsik dauden lanpostuak.
Lanpostuak sailkapeneko E taldekoak dira, eta 8. mailari dagokion Destino Osagarria dute, eta udaleko lan-hitzarmenak jasotako soldata-tauletan 6. Osagarri Espezifikoari dagokion soldata-maila dute.
Halaber, 1. hizkuntza-eskakizuna dute, derrigorrezkoa.
Lana astelehenetik igandera eta jaiegunetan egingo dute.
Bestalde, lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaera eta premien arabera, eta adibide gisara abenduaren 25ean, urtarrilaren 1 eta 6an, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan... eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko dute, guztiak egutegian aurreikusi eta urteko lan-egutegia osatzeko erabiliko direlarik.
Deialdi honetan aurreikusten diren 2 lanposturen kontratu finkoen hasiera data estimatuak dira honako hauek :
1.- 2015eko urriaren 1etik aurrera.
2.- 2016ko azaroaren 25etik aurrera.