Pentekosteetarako egitaraua aurkeztu dute astelehen honetan

· Su Ta Gar, Janus Lester, Xabi Solano, Raimundo El Canastero, Trikidantz, Unidad Alavesa edota Haize Arrosa taldeen kontzertuak izango dira jaietan.

· Jaietako astelehenean ospatuko den baltsa jaitsiera berreskuratu du Xaxau Konpartsak hamarkada baten ostean.

Maiatza hurbiltzen den heinean, Pentekosteak ere ate joka daude. Hilabeteetako lanaren ondoren, Jai Batzordeak dagoeneko prest dauka aurtengo jaietarako egitaraua, eta, berau aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa eskaini dute eragile ezberdinetako ordezkariek.

Agorrosingo tabernaren kudeaketa lizitaziora irten da

Bergarako Udalak lizitaziora atera berri du Agorrosingo taberna eta jatetxearen kudeaketa. Kontratua lau urteetarako izango da, eta, gutxienez, Agorrosin zabalik dagoen egunetan taberna irekita egon beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Hileko gutxieneko alokairua 756,64 eurokoa (BEZa barne) izango da. Lizitatzaileek prezioa hobetu ahal izango dute; alegia, kopuru hori gorantz hobetu ahal izango da.

‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du Pentekosteetarako kartel lehiaketa

Mikel Aginagaldek sorturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du aurtengo Pentekosteetarako kartel lehiaketa. Guztira, 14 kartel aurkeztu dira, eta herritarren eta epaimahaiaren bozkak jaso eta gero, aipaturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ izan da garailea.

Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute eta herritarrek emandako bozkek %40 balioa izan dute. Bestalde, epaimahaia Udaleko teknikari ezberdinek, Beart elkarteko kideek eta Jai Batzordeko kide batek osatu dute.

Hainbat bazkari herrikoi izango dira aurten ere Pentekosteetan

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bazkari herrikoi ezberdinak antolatu dira elkarlanean Bergarako Pentekosteetarako. Adin tarte ezberdinei bideratuta, bergarar guztiek gozatu ahalko dute lagun arteko bazkariren batetaz.

Maiatzaren 20an, astelehena, herri bazkaria ospatuko da San Martin plazan 14:30etik aurrera, eta euria eginez gero Seminarioko karpan ospatuko litzateke. Txartelak eskuratzeko aukera apirilaren 29an jarriko da martxan, 18:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus helbidean.

Páginas