Asteazken honetan jarriko dira salgai Euskadiko Orkestrak Bergaran eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Euskadiko Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du irailaren 6ean Bergarako San Pedro elizan, bertan dagoen Stoltz Freres organoaren aldeko kontzertu onuragarrian. Kontzertu horretarako sarrerak asteazken honetan, uztailaren 24ean, jarriko dira salgai 18:00etatik aurrera hurrengo loturan: https://seminarixoa.eus/gertaera/euskadiko-orkestraren/

Beroaldiei aurre egiteko Plana aurkeztu du Bergarako Udalak

Udako zenbait egunetan egin ohi duen beroak herritarren osasunean eragin ditzakeen arazoei aurre egin asmoz, Bergarako Udalak Beroaldiei aurre egiteko Plana aurkeztu du astelehen honetan. Aurten froga pilotu bezala landuko den arren, egitasmo honek ekainaren 11n aurkeztutako Bergarako Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planaren atal bati erantzun nahi dio.

Páginas