Tasa ezberdinen kobrantza epea ireki du Udalak

MERKATU ETA MERKATU-TXIKIKO TASAK:
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu-txikiko tasen 2023ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:
· 2023ko abenduaren 14tik 2024ko otsailaren 14ra

Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko otsailaren 14an.

Miguel Okina margolariaren artelanak identifikatzeko prozesua hasi dute

MIGUEL OKINAREN MENDEURRENA 1924-2024
2024. urtea Miguel Okina bergarar margolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da.
Bearteko kideen batzorde bat eratu da, Bingen de Pedrok, Antton Arrillagak eta Xabier Agirrek osatua, margolariaren iloba eta ekimenaren komisarioa den Josu Okinaren inguruan, margolariaren obra lokalizatu , katalogatu eta mendeurreneko omenaldia antolatzeko. Ekimen hau Bergarako Udalaren babespean abiatuko da eta Bergarako Beart margolarien elkarteak sustatuko du.

Páginas